LEGE-OHARRA

Komunikatu honen bidez, AYLA SEARCHING 2002 SL merkataritza-sozietateak (IFK: B 95.224.069; Bizkaiko Merkataritza Erregistroan 4209. liburukian, 147. folioan, BI-34829 orrian eta 1. idazkunean inskribatua; Egoitza: Venezuela enparantza 1, behe eskuinaldea, Bilbo (48001, Bizkaia); Tel.: 946612747)www.aylasearching.com web orriaren erabiltzaileei jakinarazi nahi die izaera pertsonaleko datuen babesari dagokionez zer politika duen, erabiltzaileek beraiek aske eta borondatez erabaki dezaten AYLA SEARCHING 2002 SLri lan-eskaintza jakinetan beren kandidatura aurkeztu ahal izateko edo on line datu-formularioak betetzeko eskatzen zaizkien datuak eman nahi dizkioten.

AYLA SEARCHING 2002 SLk beretzat gordetzen du Pribatutasun Baldintza hauek aldatzeko gaitasuna, datuen babesaren arloan indarrean dauden legeetara egokitzeko. Aldaketarik egin behar izanez gero, AYLA SEARCHING 2002 SLk web gune honetan emango ditu Pribatutasun Baldintzetan egindako aldaketen berri, indarrean sartu baino nahikoa aurrerapenez.

Web gunean sartzeak ez du esan nahi erabiltzaileak beren buruari buruzko inolako informaziorik eman behar duenik. Erabiltzaileak izaera pertsonaleko informazioa ematen badu, web gune honetan jasotako datuak zintzotasunez eta legearen arabera tratatuko dira; une oro Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (LOPD) eta gainerako araudiek ezarritako printzipio eta eskubideak hartuko dira aintzat.

Informazio-eskubidea

LOPDen 5. artikuluaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emango dizkiguzun datuak AYLA SEARCHING 2002 SL merkataritza-sozietatearen jabetzeko fitxategietan sartuko direla. Fitxategiak Datuen Babeseko Erregistro Nagusian erregistratuta daude, 2072960314 kodearekin. Fitxategien arduraduna AYLA SEARCHING 2002 SL da, eta haietan jasotako datuen tratamenduaz NEXT CONSULTANS ORGANIZACIÓN Y SISTEMAS SL arduratzen da. Bi horiek izango dira zuk emango duzun informazioaren hartzaile bakarrak.

Zure datuak AYLA SEARCHING 2002 SLren fitxategian sartzearen helburua zuk lan-eskaintzetan aurkeztutako kandidatura behar bezala kudeatzea da, bai eta zure datu pertsonalak mantentzea eta kontserbatzea ere, sozietatearen barruan estatistikak egin eta zurekin etorkizunean, zure prestakuntzarekin bat datozen eta egun interesatzen zaizkizunen antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuak eskaintze aldera, harremanetan jarri ahal izateko. Horrenbestez, berariaz eta zalantzarik gabe ematen diguzu zure datuak gure fitxategietan sartzeko baimena.

Xede guztietarako, jakinaren gainean jarri behar zaitugu zure datuak zure kandidatura aurkeztutako lanpostua eskaintzen duen enpresari laga ahal izango dizkiogula eta AYLA SEARCHING 2002 SL ez dela inola ere enpresa horrek zure datu pertsonalak tratatzeko moduaren erantzule izango.

Halaber, hau ere azaldu nahi dizugu: aurrean aipatutako prozeduraren arabera emandako baimenarekin, ulertuko da berariaz onartzen duzula zure datu pertsonalak AYLA SEARCHING 2002 SL dagoen edo egon daitekeen taldeko beste sozietate batzuei edo AYLA SEARCHING 2002 SLk zuzenean edo zeharka partaidetutako erakundeei ematea edo lagatzea.

Aipatutako kasu horiez gain, AYLA SEARCHING 2002 SLk bermatzen dizu zure datuak ez zaizkiela inola ere hirugarrenei ez emango ez lagako, betiere aldez aurretik, berariaz eta zalantzarik gabe baimena ematen ez baduzu, legez ezarritako kasuetan izan ezik. Halaber, AYLA SEARCHING 2002 SLk bermatzen dizu zure datuak ez direla azaldutakoez bestelako helburuekin erabiliko.

Fitxategien arduraduna AYLA SEARCHING 2002 SL merkataritza-sozietatea da (IFK: B 95.224.069; Bizkaiko Merkataritza Erregistroan 4209. liburukian, 147. folioan, BI-34829 orrian eta 1. idazkunean inskribatua; Egoitza: Venezuela enparantza 1, behe eskuinaldea, Bilbo (48001, Bizkaia)).

Edozein unetan, gure fitxategi automatizatuetan doan sartzeko eskubidea duzu, zure datuk kontsultatzeko, okerrak badira edo aldatu badira haiek zuzentzeko eta, haietan jarraitu nahi ez baduzu, haiek bertan behera uzteko. Erabili nahi duzun eskubidearen berri emateko, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan egin dezakezu. Horretarako, gutun bat idatz dezakezu helbide honetara: AYLA SEARCHING 2002 SL, Datuen Babesaren Arduraduna, Venezuela enparantza 1, Behe eskuinaldea, 48001 Bilbo (Bizkaia). E-postaz ere egin dezakezu, info@aylasearching.com helbidearen bidez.

 

Datuak jasotzeko unean, adieraziko dizugu zer datu diren borondatezkoak eta zein diren bete beharrezkoak. Bete beharrezkoak diren datuak eman ezean, ezinezkoa izango da hautagaiak lan-eskaintzan izena ematea. Datuak ematen dituen erabiltzaileak eguneratuta izan beharko ditu. Horrez gain, edozein datu aldatuz gero, fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio. Beste pertsona baten datuak ematen dituen erabiltzaileak berak eman beharko dio datuen titularrari Pribatutasun Politika honetan ezarritakoaren berri.

Baimen informatua

Horren ondorioz, web gune honetan izaera pertsonaleko datuak ematen dituzten erabiltzaileek, arestian aipatutako prozeduraren arabera, berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dute beren datuak AYLA SEARCHING 2002 SLren ardurapeko fitxategietan sartzea, aurretik zehaztutako xedeetarako eta adierazitako baldintzetan.

Datuen kalitatearen printzipioa

Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak zehatzak izango dira eta eguneratuta egongo dira, haien egungo egoera egiazkotasunez adierazteko moduan. Hori dela-eta, erabiltzaileak beren datu pertsonalen egiazkotasunaren eta segurtasunaren erantzule izango dira eta, datuetan edozein aldaketa gertatuz gero, aldaketen berri eman beharko dute. Erabiltzaileen datuak beharrezkoak edo haiek jasotzea edo erregistratzea eragin zuen helbururako derrigorrezkoak ez direnean, AYLA SEARCHING 2002 SLk datu pertsonalak indargabetuko ditu. Datuak indargabetzean, datuak blokeatuta geratuko dira, eta herri-administrazio, epaile eta auzitegien eskura soilik egongo dira, haien preskripzio-aldian tratamenduan sortutako erantzukizun posibleak azter ditzaten. Aipatutako epea betetakoan, datu pertsonalak ezabatuko ditugu.

Datuen segurtasunaren printzipioa

AYLA SEARCHING 2002 SLk beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurri guztiak hartu ditu, bai izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko, bai haiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta erabiltzea eragozteko. Hartutako segurtasun-maila emandako datu pertsonalen izaeraren araberakoa da.